Arnas fisioterapia
Naiara Navarro: 'Umeei mukia ondo garbitzea, ondo ateratzea oinarrizkoa da'
Naiara Navarro fisioterapeuta da Donostiako "Tipi Salta" zentroan, eta arnas fisioterapia lantzen du bertan. Umeek mukiekin dituzten arazoei aurre egiteko erabiltzen duten teknika azaldu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Naiara Navarrok arnas fisioterapia lantzen du Donostiako "Tipi Salta" zentroan. Arnas fisioterapiaren bidez, mukia garbitzen, ateratzen dute, biriketan geratu ez dadin, horrek eragin ditzakeen patologiak ahal den neurrian saihesteko.
Haur eta helduekin lan egiten dute, euren teknika noiz erabili behar den jakiteko, azaldu digu garrantzitsua dela argitzea ohiko katarroa edo kronifikatzen ari den katarro bat den. Egoera hori identifikatzeko hainbat sintoma azaldu dizkigu; umeak gaizki jaten du, gaizki lo, ahulago badago, arnasa hartzea kostatzen bazaio, edota kafe makina italiar batek egiten duen soinuaren antzeko zarata egiten badu, adituarengana joateko garaia da.
Euren kontsultan, besteak beste, lainoztatzea eta biriketako masajeak egiten dituzte arnas fisioterapia lantzeko. Teknika hauen bidez mukia igotzea lortzen dute, gero errazago ateratzeko.
Helduekin egiten duten teknika ere azaldu digu, eta argi esan digu helduek ere teknika egokia jarraituz gero, arnasteko gaitasuna hobetu dezakete.