Itxi

Peñascal kooperatiba

Porrotetik datozen gazteak 'berreskuratzen' dihardu Hezi Landuz leloarekin

Bilboko Bolueta auzoko Boluetabarri ikastetxean izan gara. Nahia Ibarzabal, Xabier Bermudez eta Oier Etxabe ikasleek Peñascal-en aurkitu duten ikasteko modu ezberdina azaldu digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Hezi Landuz' leloarekin 33 urte daramatza lanean Peñascal kooperatibak. Guztira 3.600 ikasle ari dira formatzen kooperatibaren hainbat zentrotan. Boluetakoan izan da 'Faktoria' eta hezkuntza sistema tradizionalean 'porrot' egin duten hiru ikaslerekin hitz egin dugu. Nahia Ibarzabal arotz ikasketak ari da egiten, Xabier Bermudez moda ari da ikasten eta Oier Etxabe oraingoz aroztegian dabilen arren, mekanizatu arloko formazioa osatu nahi du.

Euren eskola ibilbidea orain arte nolakoa izan den kontatu digute, zergatik egin duten porrot eta Peñascal kooperatiban zer aurkitu duten. 'Hemen lana eginaz ikasten da' kontatu digute eta  'hemen zer moduz zauden galdetzen dizute irakasleek, ez dira beste irakasleak bezalakoak'.

Igor Ibarrondo arduradunetako batekin ere hitz egin dugu. Euren lan egiteko modua azaldu digu eta erdigunean beti ikaslea jartzen dutela, ez ikasgaia, ikaslea bera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)