Lasterketa baino gehiago
'Ikusmena galdu arren, Behobia-Donostian parte hartzen jarraitzen dut'
GORKA OTAEGI
Iñaki Goñi ikusmen urriko korrikalariak bere gidarekin egingo du Behobia-Donostia lasterketa, 'Fanfo' Alzak patinetan eta Morgan eta Gandarias jatetxeek lasterketa osteko bazkariak eskainiko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lan-istripuaren ondorioz ikusmena galtzean, korri egiteari utzi beharko ziola pentsatu zuen Iñaki Goñi amezketarrak. "Oinez ibiltzeko bastoia behar dut, baina, ez diot utzi Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeari". Bere gida Asier Dabrari lotuta aterako da aurten ere, biak pausu eta erritmo berean, "ikusleen txalo eta animo hunkigarriak" entzunez.
Beste era batean, patinetan ateratzen da 'Fanfo' Alza hondarribiarra. Lasterketak patinatzaileen sailkapena ere baduela rakutsi digu.
Lasterketaren ostean hasten da Donostiako Alde Zaharreko Morgan eta Gandarias jatetxeen 'maratoia'. Korrikalariek erreserbak "urtebete lehenago" egiten dituztela esan digute Esteban Garaialde eta Joxe Mari Agirre arduradunek, "lasterketa bezperan asko zaintzen dute zer jan, baina, korri egin ostean, dena libre!", azaldu digute.