Laura Garrido, PP
Blokeoa gainditzeko, 'Sanchezek zer egin nahi duen jakin beharko genuke'
Laura Garrido, PPko legebiltzarkidea
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskadiko Alderdi Popularrak ez du ordezkaritzarik lortu azaroaren 10eko hauteskundeetan. Emaitzak ez direla onak izan onartu du Laura Garrido legebiltzarkideak baina, 'joerez' hitz egiten dute alderdian. "9.000 boto gehiago lortu ditugu, gehien igo garen alderdien artean gaude", esan du 'Faktoria'n Garridok. Araban eserlekua ez lortzearen ardura VOXengan jarri du: "Voxeko 6000 botoek ez dute ezertarako balio izan, soilik EHBilduk bere eserlkua errepikatzeko" PPko legebiltzarkidearen hitzetan.
Pedro Sanchezen hautagaitza abstentzioren batekin babestuko ote duten galdetuz, "ardurarekin jokatuko dutela" erantzun du Laura Garridok. "Sanchezek zer egin nahi duen argitu behar dugu".