Bataclan, 4 urte
'Milaka ekintzaile ditu oraindik Estatu Islamikoak'
Aste honetan bete dira lau urte Estatu Islamikoak Parisen atentatu hirukoitza egin zuenetik. 137 lagun hil zituzten Bataclan diskotekan, Petit Cambodge jatetxean eta Frantziako Estadioaren inguruetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Larrialdi egoeran esnatu zen Paris 2015eko azaroaren 14an, eta gerra ekintzatzat jo zuen gertatutakoa orduko presidente Francois Hollandek. Lau urteren ondoren, Estatu Islamikoaren egoera zein den aztertu dugu Juanjo San Miguel kazetariarekin, eta gau hartan Bataclan diskotekan zegoen Luhusuko Pierre Balacey gaztearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.