Erakusketa
Haria eta jostorratza oinarri dituzten artelanak
Luis de Pedro gernikarrak garai ezberdinetako 106 josteko makina batu ditu Gernikako Kultur etxean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Josteko makinak: iraganetik etorkizunera' erakusketak garai ezberdinetako 106 josteko makina batu ditu Gernikako Kultur Etxean. Luis de Pedro gernikarraren bilduma urtarrilaren 10a arte egongo da zabalik. 'Faktoria' Luis de Pedrorekin eta Karlos Gorrindo idazle gernikarrarekin batu da Gernikako kultur etxean erakusketa bisitatzeko. Bertan ikusi daitezkeen josteko makina denak martxan daude eta guk entzuteko aukera izan dugu, entzun!