Itxi

Amaia Apalauza

Bortxaketaren gordinena luma sotilaz

"Han ez banengo bezala" Slavenka Drakulic idazle kroaziarraren liburua itzuli du Amaia Apalauza iruindarrak, Bosniako gerraren atalik latzenetariko baten kontakizuna.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Slavenka Drakulic idazle kroaziarraren Han ez banengo bezala liburua itzuli du Amaia Apalauza iruindarrak. 1992. urtean dago girotuta, Bosniako gerraren aldirik latzenean. Suedian hasten da istorioa, eta S, protagonistaren ahotsean, gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. Gerra hartan egon ziren 20.000 bortxaketak azaleratzeko moduetako bat fikziotik egitea dela dio Drakulic-ek, eta hala uste du baita Amaia Apalauzak ere.

Protagonistaren larruan jartzen saiatu izan da liburua itzultzen ari zenean, eta dio "batzutan oso erraz ateratzen zaigula besteak epaitzea, askotan galdetzen dugu nola egin dezaken hori, edo bestea... baina ez da erraza zure burua horrelako egoera batean ikustea". Hainbat eztabaida planteatu ditu 'Faktoria'n: soldaduak pertsonaien herrian agertu ziren momentutik, herritarrek, eta emakumeek batez ere, nortasuna, duintasuna eta giza izatea bera nola galdu zuten, nola sortu zen halako gorrotoa, biktimek nola erabili zuten sedukzioaren jokoa erasotzailearen aurrean indartzeko... Eta batez ere, zein puntutaraino lagundu dezaken isiltasunak, egongo ez bazina bezala egiteak, gertatutakoari aurre egiterako orduan. Muturreko egoera batean, ongiaren eta gaizkiaren arteko mugaren zentzugabetasuna azaleratzen du Amaia Apaulazaren arabera "labankadaz idatzita dagoen" liburu honek.  

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)