Itxi

Basque Industry 4.0 

Industria aurreratuenaren topagune

4.0 industrian aritzen diren enpresak, eta haiei zerbitzua ematen dietenak euren produktu eta zerbitzuak aurkezten izan dira BECen, zibersegurtasunean arreta berezia jarrita.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mundu mailan Euskadik 4.0 industrian duen erreferentzialtasuna baliatuz, 3000 enpresa baino gehiagoren topagune bihurtu da Barakaldoko BEC egun hauetan. Produkzio prozesu guztia, eskaria egiten denetik bezeroari eman ondorenera arte monitorizatzen duen eta datu horiek era inteligentean prozesatzen dituen lan sistemari deitzen zaio 4.0 industria.

Erakusleku eta areto desberdinetan aurkeztu dituzte enpresek euren produktu eta zerbitzu berritzaileak.  Faktorian ezagutu ditugu ditugu Sarenet datu operatzaileak industria sareratzeko diseinatutako zubiak, Ikerlanen TSN erakusgailua edota Oroik adinekoentzat egindako errealitateko birtualeko betaurrekoak. Bind 4.0 atalean erakuslekua eskaintzen zaie Xabet bezalako star-up esperientziei, kasu honetan enpresei eraldaketa digitalean laguntzen diena.

Aurten zibersegurtasunari arreta berezia eskaini dio azokak, eta jende asko gerturatu da Gasteizko Eurocybcar enpresak autoen barneko zibersegurtasuna neurtzeko egin duen testa ezagutzera ere.

SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriolak, nabarmendu digu euskal enpresek 4.0 industrian duten erreferentzialtasuna, eta topagune honek eskaintzen dien aukera.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)