Itxi

Teresa Martínez Peñalba

'Dantzaren bidez gure barruan dauden sentimenduak askatu ditzakegu'

Teresa Martínez Peñalbak bizi mugimendu adierazgarria lantzen du bere klaseetan. Dantza eta musikaren bidez gizakien hiru erantzun sistemen energia orekatzen saiatzen dira gorputz teknika honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Teresa Martínez Peñalba psikologoa da eta duela 10 urte ikastaro batean bizi mugimendu adierazgarria landu ostean, konturatu zen betidanik gustoko zuen dantza teknika batekin konektatu zuela. Ordutik, formakuntzan hasi zen, eta orain teknika hori zabaltzen ari da. Kontatu digunez, "gorputza nere modua zela ikusi nuen", eta kontaratu zen, "mugimenduarekin gure barnera joaten gara, eta barnera goazenean beti topatzen dugu zerbait, eta horrekin egoten ikasi behar dugu, eta hori egiten dugu klaseetan". 

Gorputz teknika honen bidez gure hiru erantzun sistemen energia orekatzen da, Teresak azaldu digunez, "gure ekintzen energia sabelean dago, emozioena bularrean, eta pentsamenduen edo ideiena buruan", eta hiru zentro nagusi hauek mugimenduarekin hitz egitera bultzatzen dituzte.

Mugimenduak polaritateak lantzen dituela adierazi digunez, "polarrak gara, eguna eta gaua, zerua eta lurra, eta askotan gure hezkuntzan polaritate hori isilarazi da, eta mugimenduaren bidez polaritate hori askatzen dugu".

Audioak (1)