Elixabete Garmendia
'Kaleen Historia'
Hirietako kaleetako ikur, eskultura eta bestelakoek kontatzen duten Historiaz eta horiek testuinguruan kokatzeko beharraz aritu da Elixabete Garmendia iritzi-emailea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Hirietako kaleak Historia liburuak dira, batzuetan, ustekabean. Donostian, Gernikako Arbolaren pasealekuan, azaldu zen halako bat ez oso aspaldi. San Jose kolegioaren aurrean, euskarri bat eta, bertan, argazkia zuri-beltzean: emakume taldetxoa kamerari begira; alboan, argibidea: kolegio hori emakumeen kartzela izan zen 36ko gerraren garaian. Argazkikoak, beraz, emakume presoak dira". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Elixabete Garmendia kazetariak.