Itxi

Aingeru Epaltza

'Itsuturik'

Gabonetako argiak piztu dituzte euskal hiriburu batzuetan jada, eta hori izan du hizpide Aingeru Epaltza idazle nafarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Iruñean bihar piztuko dituzte Eguberrietako kale argiak. Data goiztiarra da azaroaren 29a. Urrun da Gabon Gaua. Alabaina, Iruñeko saindu zaindariaren eguna ere bada bihar, San Saturnino, eta zubi foralaren hasiera. Aski arrazoi, nonbait, Udalaren iritziz, hiria bonbillaz betetzeko. Bilbon, Iruñeko aitzakiarik ez dute. San Saturnino ez da inor Nerbioiko itsas-adarrean. Hala ere, haiek ere bihar isiotuko dute zorioneko argiteria. Donostian, etzi eginen dute, larunbatarekin, egun bat geroago. Gasteizen, berriz, xuhurrenak izanen dira. Edo zuhurrenak. Abenduaren 5a arte itxoinen dute neguko gaua kolorez urratu arte. Eguberriak baino hiru aste lehenago, hala ere". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)