Itxi

Kardala eskola Mutrikun

Bi helburuko proiektua, negozio bat sortzea eta alderdi soziala bultzatzea

Lanbide Heziketako akuikultura eskolako ikasleek ekintzailetzan abiarazitako proiektua da; ur gaziko akuarioa arrainen hazkuntzarako, eta ur gezako akuarioa Mutrikuko herritarren gozamenerako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mutrikuko Kardala ikastetxea bakarra da Euskal Herrian, akuikultura-ikasketak eskaintzen dituena. 6 ikasle ari dira aurtengo ikasturtean, 18  eta 37 urte bitartekoak. Helburu bikoitzeko proiektu-ekintzailea da; alde batetik, akuikulturaren bidez  arrain-hustiakuntzako negozio baten aurreikuspena egitea; eta bestalde, alderdi sozialarekin konpromisoa hartzea, Mutrikun bertan. Horretarako bi motatako akuarioak prestatu dituzte ikastetxo ikasleek, ur gezakoa Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolan, eta ur gazikoa Mutrikuko Onkaia arraindegian, ur gaziko arrain-espeziekin.

Audioak (1)