Kargatzen...
Itxi

Kirol ezezaguna

'Disc golf' kirola Euskal Herrira iritsi da

GORKA OTAEGI

Plastikozko diskoekin jokatzen den kirolaren xehetasunak kontatu dizkigute Bilbao Disc Golf klubeko kideek Trapagaranen duten zelaian

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hondartzako "frisbee"ak eta golfa uztartzen ditu "Disc Golf" kirolak. Duela bi urte, Trapagarango lagun batzuek Euskal Herrira ekarri zuten Estatu Batuetan eta Europa Iparraldean milioika euro mugitzen dituen kirol berezia. Geroztik, Bilbao Disc Golf kluba sortu, Trapagaranen zelaia eraiki eta 18 urtez azpikoen Espainiako txapelketa irabazi dute.

Kirol honetan jokatzen erakutsi digute Xabier Martinez txapeldunak eta Andoni Zenarruzabetia klubeko presidenteak Trapagarango zelaian bertan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)