Apaiz-kartzela filma
'Orainetik kontatutako garai mingarria da; eta apaizei errekonozimendua'
Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal eta David Pallarés dira 'Apaiz-kartzela' dokumentalaren zuzendariak. Apaizen testigantzak, garai bateko irudiak eta Kote Camachoren ilustrazioak erabili dituzte bertan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Durangon, hilaren 7an, Irudinea guneko Zugaza zinema-aretoan Apaiz-kartzela dokumentalaren Work in Progress emanaldia eskainiko dute. Zamorako espetxean preso egondako apaizak gogoratu, eta aitorpena egingo zaie bertan. Ritxi Lizartza eta Oier Aranzabal zuzendariekin batera, 30 bat apaiz izango dira aurkezpenean. 'Durangon aitortza egingo zaie dokumentala aurkeztu eta haiei hitza emanda' esan digu Patxi Lizartzak. 'Tamalez, bost bat pertsona zendu dira filmatzea egiten ari ginen bitartean', zioen. Hainbat urte para dira eta justizia egin gabe joan direla gehitu du Oier Aranzabalek 'Faktoria' saioan.
Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak zazpi bat urte pasa zituen Zamorako espetxean eta garai hura nolakoa izan zen azaldu du gurean. Dokumentalean Zamorako kartzela hartara itzultzen diren unea ikus daiteke; 50 urteren ondoren, preso egondako zenbait apaizen bizipenak jaso dituzte.