Kargatzen...
Itxi

Nerea Mujika

'Berritasuna dario aurten Durangori'

Leer en Castellano

10:30ean zabalduko ditu ateak euskal kulturaren azokak. Eraberrituta izango du paisaia: Landakok itxura berria izango du eta musika eskola batuko zaio azokari

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Paisaia bera aldatuta duela zabalduko da gaur goizean Durangoko Azoka. Berri usaina hartu diogu goizetik Landakori eta berrikuntzez beteta dator euskal kulturaren plaza, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak 'Faktoria'n azaldu duenez.

Azpimarratu du, gainera, aurten, Bartolome Ertzilla musika eskola azokan integratuko dela eta 'Landakotik pausu batera dagoenez', dimentsio handiagoa hartuko duela Durango unibertsoak. Gaur bertan, programatzaileak eta sortzaileak elkarrekin hasiko dira lanean han. Eskaintza zabaletik aukera aldez aurretik egin, garraio publikoz gerturatu eta azokaz gozatzeko gonbidapena egin du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)