Itxi

Enparantza-alustizatarrak

Aita espetxetik ateratzen denerako, txanpon txikiak biltzen

'Etapa hau betirako ixten denerako', sukaldean duten botila beteta nahiko lukete Jon Enparantzaren etxekoek. Aitarekin joan nahiko lukete 'urrutira', kartzela aldiak eta dispertsioa betirako ahaztuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lau gonbidatu, gaur,  gertuko elkarrizketa pausatuan: Maider, ama; eta Aimar, Janitz eta Sua seme-alabak.  Ez da familia osoa izan 'Faktoria'n. Zaharrena ikasten ari da kanpoan eta txikiena, txikiegia da oraindik, kartzelaz, dispertsioaz eta aitaren kartzelaldiez hitz egiteko. ETAren  espetxe fronteko kide izateagatik ari da zigorra betetzen Jon Enparantza. 11/13 sumarioko 47 akusatuek bezala, berak ere onartu egin zuen fiskalak eta akusazioek proposatutako akordioa eta, Arantxa Zuluetarekin batera, irailaren azkenean sartu zen Zaballan. Geroztik Estremerara lekualdatua dute, bidean, lau kartzela diferentetan eduki ondoren. Martxoan osatuko du kondena.

Sukaldean duten botila txanpon txikiz beteta nahi lukete ordurako Enparantza-Alustizatarrenean. Uda honetan Pirinioetara joateko egin zuten bezala ari dira dirua aurrezten, 'etapa hau betirako bukatzen denean', bidaia egiteko, 'urrutira'. Bidaia egiten pasa duten arren ia bizitza osoa Aimarrek, Janitzek eta Suak. Aita bisitatzera joandakoetakoak kontatu dituzte -Anak, ETAren biktima den lagunak autoz eraman dituztenekoa ere bai-; azaldu digute nola bizi duten dispertsioa eta nolakoa duten harremana aitarekin, euren bizitzek, -futbol partidek, dantza saioek edota kontserbatorioko musika eskolek- aurrera jarraitzen duen bitartean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)