Joseba Zulaika
'Bi mundu dira gizarte berean. Estatu Batuetako zatiketa okerragora doa'
Antropologo eta Renoko Basque Studies-eko zuzendari izandakoak azken hamarkadatan bizileku izan duen Estatu Batuetako egoera politikoaren argazkia egin digu
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ameriketan 40 urte egin ondoren etxera itzuli da Joseba Zulaika, erretiroa hartuta. Bi mundu paralelotan bizi den gizartea utzi du atzean, gero eta zatituagoa dagoena. 'Bi mundu alternatibo dira. Demokratak, izugarrizko protesta eta salaketak egiten, are, impeachment-arekin. Eta bestetik, beste ebidentzia hauek ezertarako sinisten ez dituen beste zati bat', esan du antropologo eta Renoko Basque Estudies-eko zuzendari izandakoak. 'Esplikaezina nola ezin den ebidentzia bat gizarte berera etorri. Gero eta okerragora doala ematen du, gainera', erantsi du.
Errepublikazalen barnean disidentziarik ez dagoela apenas gogoratu du eta, aldiz, demokratak euren burua ezin aurkitu dabiltzala. Kongresuan impeachmenta bideratu bai, baina senatuko gehiengo errepublikarrak atzera botako ditu Trumpen gaineko salaketak eta hori kudeatzea zail egingo zaile demokratei, Zulaikaren arabera: 'Trump rreugabea da. Hori geratuko da azkenean', ohartarazi du eta iragarri, egutegiak berak demokraten kontra jokatuko duela hauteskunde urtean. 'Alderdi demokrata ez dago ondo eta hurrengo hauteskundeak irabazi ala ez hor dago gako guztia. Hautagaietariko bakar batek ere ez du konfidantza osorik ematen. Gertatu liteke demokraten konbentziora inork nahiko babesik ez duela iristea. Eta ahulezi horrek Trumpi laguntzen dio', azpimarratu du.