Kargatzen...
Itxi

Faktoria, abenduaren 16an

Mertxe Aizpurua, EH Bilduko diputatua, astelehenean, 'Faktoria'n

EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile eta diputatua izango dugu gonbidatu nagusi.

Mertxe Aizpurua

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile eta diputatua izango da asteleheneko 'Faktoria'ko elkarrizketatu nagusia.  Iñaki Galdos, Julen Orbegozo eta Begoña Sanzberrorekin solasaldian ari direla batuko da irratiko-mahaira eta erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak.

Lindanoaz hitz egiteko tarte bat ere hartuko dute, URA agentziak egin duen txosten baten harira. Bilboko itsas-adarrean gai kutsakor horrek duen presentziaz arituko dira bertako hidrolologia teknikari Alberto Manzanosekin. Ekologisten iritzia ere jasoko dute.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.

Informazio gehiago (4)