NATURA BIZIA dokumentala
Gure biodibertsitate oparoa ezagutzeko, bereizmen handiko kameraz filmatua
Dokumentalean oinarrituta 2020an film luzea eta ETBrako 8 kapituluko dokumental saila egingo dira. Ikusleak Euskal Herrian daukagun biodibertsitate aberatsaz ohartzea da helburua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'BBK MendiFilm Bilbao-Bizkaia' zinemaldian egin da Natura bizia dokumentalaren nazioarteko estreinaldia. Orotara 18 minutuko dokumentala da, eta horren zatitxo batean animalia-espezie hauek ikus daitezke, besteak beste: ugatza, dortoka, arabazozoa, hartza, balea, kaxalotea, ubarroia, oreina, azeria, okila, atalarra, aztorea, erle-txoria, elur-eperra…