Itxi

Eugenio Elduaien

'Antzerako geratu gara. Lehen bezala gaude'

Txitxarroaren kuota % 40 murriztuta 'gutxitxo' geratuko dela iritzi dio Gipuzkoako Arrantzale Kofradietako presidenteak baina berdelarena eta itsas-oilarrarena igota berdindu egingo direla.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europar Batasunako arrantzu ministroek gaur gauean adostatutakoak 'ez bero, ez hotz' utzi ditu euskal arrantzaleak. Azterketa zientifikoetan biomasaren bilakaera aztertuta erabaki dute %3  murriztea legatzaren, antxoaren eta zapoaren harrapaketak. Murrizketa are eta handiagoa ezarri dute mihiarrainarentzat (- % 20) eta, bereziki, txitxarroarentzat (-% 40). Aldiz, % 41 haziko da berdelaren kuota eta % 24 itsas-oilarrarena.'Txitxarroa gutxitxo' geratuko dela iritzio dio Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzale Kofradietako presidenteak baina beste espezie batzuren igoera kontutan hartuta 'lehen bezala geratu' direla, 'antzerako'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)