Itxi

Heriotza Duina

'Heriotza eragin dezakeen botika etxean izatea ez da delitua'

Manu Eziolaza mediku eta heriotza duinaren aldeko elkarteko kideak heriotza duina eragin dezakeen botikaz azalpenak eman dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainia eta Frantziako poliziak heriotza duina eragin dezakeen botika erosi duten hainbat herritarren etxeetara jo du. 130 bisita egin dituzte Frantzia Estatuan,  20 Espainiar Estatuan. Heriotza Duinaren aldeko elkarteak baieztatu du bezero horietako bat gutxienez, Euskal Herrian bizi dela.

Guztiek Pentobarbital edo Pentatol Sodico botika erosi zuten Estatu Batuetan. Herrialde horretan egoitza duen eta pilulak saltzen dituen enpresaren aurka jo du polizia amerikarrak eta erosleen zerrenda eskuratuta, Europaraino iritsi dira. Bezeroetako asko Heriotza Duinaren Aldeko elkarteko kide dira. Manu Eziolaza Nafarroan elkarteak duen presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du botika Internet bidez erosi eta etxean izatea 'ez dela delitua eta polizia etxera joanda ere, ez diotela zertan botika eman behar'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)