KIMIKOTEKA proiektua
Pedro Migel Etxenike: 'Taula Periodikoa unibertsoaren alfabetoa da'
Donostia International Physics Centerrek bultzatu du Kimikoteka. Gaur egun 118 elementuk osatzen dute Taula Periodikoa, eta horietako bakoitzari ardo bana lotu diote, sinbolo kimikoari erreparatuta.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
150 urte bete dira aurten Dimitri Mendeleiev kimikari errusiarrak lehen Taula Perdiodikoa egin zuela. Elementu kimikoak hartu, haiek bakoitzaren pisu atomikoaren arabera ordenatu eta elementu kimikoak zutabeetan multzokatu zituen; horrela sortu zen Taula Periodikoa.
Orain, Donostia International Physics Centerrek bultzatuta Taula Periodikoa osatzen duten 118 elementuei ardo bana lotu diote, sinbolo kimikoari erreparatuta.Honatx, adibide batzuk: Karbonoa (C) ordezkatzeko, Cune ardoa aukeratu dute. Berilioa (Be) ordezkatzeko, Beronia ardoa. Renioarako (Re) ordezkatzeko, Remelluri ardoa. Hidrogenorako (H), Hiruzta ardoa.