Faktoria, abenduaren 20an
Mari Jose Lasa, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan
Lasa urtetan Euskadi Irratiko kolaboratzaile eta analista izan zen, eta Bagdad, Aman eta Beirut hirietan bizi izan zen. Gainera, Gorka Knorr Kataluniak Madrilen duen ordezkaria izango dugu.
Hainbat urtez Euskadi Irratiko kolaboratzaile eta analista izan da Mari Jose Lasa. Bagdad, Aman eta Beirut hirietan bizi izan, hango berri ekartzen zuen irratira. Euskal Herrira bizitzera etorrita, Mediterraneo itsaso inguruko herriez, haien kulturaz eta familiaz gogoeta utziko digu Mari Jose Lasak ostiraleko 'Faktoria'n. 09:30ean egingo dio elkarrizketa Maite Artolak.
Solasaldiaren tartean, Gorka Knorr Kataluniak Madrilen duen ordezkariari elkarrizketa egingo diogu.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, goizari irribarrea jarriko dio Idoia Torregaraik, Gabonetako apaingarriez hitz eginez. Ondoren, urte luzetan ETBko 'Iparraldearen Orena' aurkeztu duen Guillaume Irigoien elkarrizketatuko dugu, bihar bertan duelako azken saioa, erretreta hartu aurretik. Gainera, baserritar jantziei gazteen artean balioa emateko tailerrean izango gara Tabakaleran, eta, nazioarteari eskaintzen diogun asteroko tartean, Maltaz ariko gara, lehen ministroak dimisioa eman baitu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.