Itxi

Arkitektoa

Iñaki Noblia, forma biribilak maite dituen arkitektoa

Kanboko Elorrimendin eraikitako 'Elondare' izeneko aterpea da bere azken lana. 140 proiektu baino gehiago ditu eraikita eta batzuk ezagutu ditugu bera lagun hartuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Proiektu eta lan askorekin dabil Iñaki Noblia arkitekto lapurtarra. Bere marka bihurtzen ari diren forma biribil horiek gustuko ditu jendeak eta horren adibidea da inauguratu berria duten Kanboko Elorrimendiko 'Elondare' aterpea. Mendizale, oinezko eta eskolaume asko joaten den parajea da eta orain ba dute atseden hartzeko eraikin berria. Erleak gertutik ikusteko aukera ere izango da laster aterpe horretan.

Kanbon bertan egindako beste etxe bat ere bisitatu dugu eta bere seme-alabentzat egindako gela berezia ere bai. Barnean hiru etxetxo dituen gela.

Orain, une honetan, Biarritzeko hotel baten barrukaldea berritzeko enkargua du eta horretan ari da lanean. Kontatu digu denborarekin azkarrago lan egiten ikasi duela. Bere lehen proiektua Urruñako etxe bat izan zen eta 9 hilabete behar izan zituen marrazten. Orain, Biarritzeko hoteleko berritze lanak marraztea, adibidez, egun eta erdian bukatu du.

Bere lanak ezagutzeko aukera polita da www.inakinoblia.com-en sartzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)