Gorka Knörr
'Zilegitasuna dugu preso guztiak askatzea exijitzeko'
Knörrek dio Luxenburgoko epaiaren ondoren Junquerasen epaiketa baliogabea dela, eta hura ezinbesteko buruzagi bazen, epaiketa horretan jarritako zigor denak utzi behar direla bertan behera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gorka Knörr, Generalitateak Madrilen duen ordezkariak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n adierazi du pozik hartu dutela Europako Justizia Auzitegiak Oriol Junquerasen inmunitateari buruz emandako epaia. Salatu du Espainiako kupula judizialak ez dituela gauzak legearen arabera egiten, dogmaren arabera baizik.
Knörrek dio atzoko epaiaren ondoren argi dirudiela Junquerasen kontrako epaiketa baliogabea dela, eta hura sententziak ezinbesteko buruzagi jotzen zuenez, gainerako zigorrek ere ez lukete zentzurik, eta epaiketa berak behar luke baliogabe.
Madrilen gobernua osatzeko negoziazioari buruz, ERCk inbestidura babestea ez zuela erraz ikusten zuen lehen, eta atzoko epaiaren ondoren zailago ikusten du.
Epaiak Junquerasengan izango duen eraginagatik ez ezik, Knörr pozik dago Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsatí europarlamentari izateko bidea ireki delako. Dio garrantzitsua dela Europako ganberan joka dezaketen papera.