Itxi

Adolfo Arejita

Gabonetan erabiltzeko bi formula: 'Gabon zorionak' eta 'Eguberri zorionak'

'Eguberri on' eta 'Urte berri on' egun zehatzei dagokiela adierazi du Adolfo Arejita euskaltzainak Faktorian; bata abenduaren 25ari eta bestea urtarrilaren 1ari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gabonetan kristau kutsua guztiz ezabatzea ez da erraza, bi egunek markatzen baitituzte egunok: Jesus umearen jaiotza abenduaren 25ean eta urte berriaren etorrera urtarrilaren 1ean.

"Zorionak", "Jai zoriontsuak", "Eguberri on"... Guztiak zuzenak dira baina bakoitzak bere berezitasuna du. Zorionak hutsik esanda ez du zehazten zeren zorionak diren. Eguberri on zuzena da baina abenduaren 25ari bakarrik dagokio. Jai zoriontsuak berriz orokorra da-

Gabon hitzak hartu duen indarra azpimarratu du Arejitak, izendatzerakoan begirada jaien osotasunean jarriz. Bi proposamen egin ditu euskaltzainak: Gabon zorionak eta Eguberri zorionak.

Audioak (1)