Pablo Joxe Aristorena
'Barkamenak erreparazioa dakar. Ez dakit De Miguel auzian halakorik baden'
De Miguel auziko epaia eta Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioez hitz egin du Pablo Joxe Aristorenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
De Miguel auziko epaiaren harira Andoni Ortuzar jeltzalearen barkamen hitzak izan ditu gogoan Pablo Joxe Aristorenak. Barkamenak erreparazioa dakarrela dio Aristorenak eta De Miguel auzian horrelakorik izan ote den galdetzen du. Gaineratu du barkamena eskatu bai, baina ondoren ez dela posible besteei ustelkeriarekin lotuagoak daudela gogoraraztea.
Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioen harira, Esquerra Republicanak eta PSOEk hartu beharreko erabakiez ausnartu du Aristorenak. Batetik, ERCk errepresioa bultzatzen duen gobernu bat babestu behar duen erabaki behar duela dio; eta bestetik, sozialistek Alderdi Popularrarekin batera estatuaren batasuna bultzatu nahi duen ikusi beharko dutela.