Andoni Ollokiegi
Entzuleek eskatutako kantuak joz alaitu du Andoni Ollokiegik Eguberri eguna
'Bagoaz' saioaren bigarren denboraldian hartu zuen parte, eta finalera iritsi zen; eta hirugarren denboraldian lehiakide izatetik, laguntzaile izatera pasa zen. 'Faktoria'n ere kantuan jarri dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Musikari autodidakta da Andoni Ollokiegi. Kalean aritu zen jotzen, festa eta oholtza desberdinetan ondoren, telebistara salto egin zuen arte. 'Bagoaz' saioaren bigarren eta hirugarren denboraldian hartu du parte eta bere bertuteak erakusteaz gain, plazagizona dela ere erakutsi du.
Eguberri Egunean zuzeneko emanaldia eskaini du gurean; 'Faktoria' saioan entzuleek eskatutako kantuak jo ditu.