Itxi

Kamerata EusKdivarius

Arkaitz Mendoza: 'Beethoven iraultzailea izan zen'

Beethoven-en jaiotzaren 250garren urteurrena ospatuko da aurten eta Gipuzkoan zehar bederatzi kontzertutan konpositorearen bederatzi sinfoniak eskainiko ditu Kamerata EusKdivarius-ek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arkaitz Mendoza Kamerata EusKdivarius-eko zuzendaria eta Iñaki Iraola taldeko kidea etorri zaizkigu 'Faktoria'-ra.  Zuzenean musika jotzeaz gain, Beethoven omentzeko, esku artean duten proiektu handi hau azaldu digute. Urtean zehar Gipuzkoan bederatzi kontzertu emango dituzte, Beethoven-en bederatzi sinfoniak eskainiz. Kontzertu bakoitzean sinfonia bat. Kontzertu bereziak izango direla esan digute, musika eskaintzeaz gain, sinfonia bakoitza, kontzertua emango duten herriarekin lotuko dutelako eta jendeari azalpenak eman ere bai, sinfoniaz eta kontzertuaz gehiago gozatzeko. Hori da Kamerata EusKdivarius-en helburua, musika klasikoa jendearengana hurbiltzea. Horregatik besteak beste, beraiek galtza bakeroak jantzita jotzen dute musika eta ez traje beltzak jantzita.

Lehenengo kontzertua martxoaren 13 an izango da Tolosan, bigarrena Apirilaren 26 an Beasainen...eta azkenekoa Abenduaren 16 eta 17 an Donostian, Beethoven-en jaiotzaren egunetan. Informazio zehatza nahi duenak kamerata.eus helbidean du informazioa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)