Aingeur Epaltza
'Interesgarri'
Pedro Sanchezen inbestidurari begira hasi du zutabea Aingeru Epaltza idazleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Gaur eta bihar ustekaberik izan ezean, heldu den asteburuan izanen dugu atzo hasitako 2020 hau guztiz bertzelako urtea izan daitekeelako lehen arrastoa. Espainiako Estatuko jaun-andre diputatuak lanean ariko dira larunbat eta igandez, ez dakit lehen aldiz beren bizitzan, baina ia-ia, batzuek, behinik behin. Lehen aldiz asteburuan lan eginen dute, urtarrilaren 7an, Errege Egunaren biharamunean, ezker aldera eta nazionalitateen aldera Errepublikaren garaitik hona Madrilen begiratuko duen lehen gobernua eratzeko. Batzuek beren iritzia aitzinatu dute jadanik: esperimentuak ez omen du funtzionatuko".