Hodei Arrastoa aktorea
Hodei Arrastoa aktorearen arrastoari segika
Bartzelonan arte dramatikoko ikasketak amaituta, orain arte egindako ibilbidearen errepasoa egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hodei Arrastoa aktore eta antzerki irakasle gaztea dantzari ere izandakoa da. Gaur egun, Horror Land izeneko parte tematikoan egiten du lan eta aitortu digu "plazerra" sentitzen duela bisitariei beldurra ematen. Era berean, antzerki kritikoa lantzen du hainbat proiektutan, besteak beste Bartzelona inguruko eskoletan, errealitate sozioekonomiko zailetan bizi diren haur eta gazteekin. Aktore gisa, Roger Bernat zuzendariaren "Flam" izeneko antzezlana estrenatu berri du Bartzelonako Teatre Lliuren. Inor indiferente utziko ez duen obra berritzailea.
Ea laister Euskal Herriko oholtzaren batean ikusten zaitugun, Hodei!