Itxi

Trenzale txirrindularia

'Ehunka kilometro egin ditut bizikletaz AHTren obrei argazkiak ateratzeko'

GORKA OTAEGI

Abiadura Handiko Trenaren obrak ikustera joan gara Ekain Munduate trenzale donostiarrarekin. Irmo defendatzen du trena dela motordun garraiobiderik jasangarriena

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Heredentziaz jaso du trenzaletasuna Ekain Munduate donostiarrak. Aita eta aitona trenzaleak izanda, txikitatik ohitu da etxean garai guztietako trenen miniaturak izatera: "Eskalan egindakoak dira, eta gustatzen zait garai ezberdinetakoak izatea".

Munduatek kilometroak egiten ditu bizikletaz AHTaren obrei argazkiak ateratzeko, eta bisita horietako batera lagundu dugu. AHT, Topoa edota Gasteizko tranbia beharrezkoak direla defendatzen du, geure "gizarte kotxista"ri aurre egiteko. "EAEn 500 km autobide ditugu, eta horrek izugarri kutsatzen du, alternatiba jasangarriagoak behar ditugu", dio Munduatek, argi utziz gaur egun trena dela "motordun garraiobiderik jasangarriena".

Energia Berriztagarrien Ingeniaritza ikasketek aukera uzten diotenean, Munduatek Burdinbidearen Lagunen Gipuzkoako Elkartean pasatzen ditu orduak bertako maketekin jolastuz edota elkarteko beste kideekin trenez hitz egiten.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)