Desfilean animaliarik ez
'Ez da bidezkoa Errege eta Olentzeroren desfileetan animaliak erabiltzea'
GORKA OTAEGI
Lehen aldiz, Gasteiz eta Donostiako Erregeen desfilean ez da benetako animaliarik erabili. Erabakia txalotu du Nerea Larrabe Basondo Basafaunaren Babeslekuko zuzendariak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Erregeen desfilean gameluak ikustean geure buruari galdetu beharko genioke ea zer egiten duten hemengoak ez diren animalia horiek Euskal Herrian. Gauza bera Olentzeroren desfileetan astoak, ardiak edota txakurrak erabiltzean".
Nerea Larrabe Basondo Basafaunaren Babeslekuko zuzendariak salatu du animaliak ezin direla "geure kapritxoetarako erabili", eta txalotu egin du Gasteiz eta Donostiako Udalek hartutako erabakia. Aurreikusten du datozen urteetan gero eta gehiago izango direla animaliarik gabeko desfileak antolatuko dituzten udal eta elkarteak.