Itxi

MARIA JAUREGI

‘Badirudi PPk, Ciudadanosek eta VOXek faltan botatzen dutela ETA’

Maria Jauregi, ETAk eraildako Juan Mari Jauregiren alaba, minduta agertu da eskuineko alderdiek biktimez egindako erabilerarekin. Euskadi Irratiko ‘Faktoria’n hitz egin dugu harekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maria Jauregi larrituta agertu da eskuineko alderdien jarrerarekin. ETAk eraildako Juan Mari Jauregiren alabaren arabera, eskuineko alderdiek edozein aukera baliatzen dute ETA mahai gainean jartzeko.  PPk, Ciudadenosek eta VOXek ETA falta botatzen dutela iruditzen zaio.

Gogoratu du ETA ez dela existitzen; eta, dio, ez dagoela biktima guztiak ordezkatzen dituen ahotsik.

Oskar Matute EH Bilduko diputatuaren hitzaldia eskertu nahi izan du Jauregik, biktima guztiak kontuan hartu zituelako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)