Itxi

Xua Gurasoekin Etxera

Xua Picassenteko espetxetik ateratzerako, dena prest dute Usurbilgo haurreskolan

Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster presoak dira Xuaren gurasoak. Xua Valentziako ospitalean jaio eta Picasenteko espetxean bizi da gurasoekin. Urtarrilaren 19an 3 urte bete, eta Usurbilera dator.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sarek martxan jarritako dinamikaren barruan, azken urteotan oso presente izaten dira presoak bisitatzeko kilometro asko egin behar izaten dituzten senitartekoak eta lagunak. Eta bereziki motxiladun umeak. Euskal Herrian 105 ume motxiladun daude. Euskal Presoen semealabek gurasoak ikusteko astero ehundaka kilometro egin behar izaten dituzte. Era guztietako kasuak daude baina 'Faktoria'k Usurbilera jo du bertako Haur Eskolan astekoa den Xuaren kasua ezagutzera.

Xua uneotan Picassenteko espetxean bizi da, bere aita eta ama ere kartzela horretan daude preso. Baina urtarrilaren 19an hiru urte beteko ditu eta hortik aurrera ezingo du gurasoekin espetxean bizi. Laster etorriko da, beraz, Usurbilgo haurreskolara, hiru urte betetzen dituenean.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)