Urtarrilaren 9an
Pentsio erreformaren kontrako grebaren jarraipena egingo du 'Faktoria'k Baionatik
Goizean goizetik, gure unitate ibiltaria Baionako kaleetan izango da, Macronen gobernuaren erretreta erreformaren aurkako protesten berri emateko. Gainera, EHUko ahots laborategia ezagutuko dugu.
Emannuel Macronen gobernuak aurkeztu duen erretreta erreformaren kontrako protestek kosta bat egingo dute gora bihar. Garraio grebari beste hainbat alorretako langileen lanuzteak batuko zazkio bihar eta manifestazio jendetsuak espero dira, Frantzia osoan bezala, baita Euskal Herrian ere. Goizean goizetik, 'Faktoria'ko unitate ibiltaria Baionan izango da, greba deialdiaren jarraipena bertatik bertara egiteko.
09:30etik aurrera, berriz, Aholab-era egingo dute bisita, EHUko ahots laborategira. Ahotsa galtzen ari diren gaixoentzat, besteak beste ELA gaitza dutenentzat, ahotsak biltzen ari dira. Gabonen aurretik, ahotsa dohaintzan emateko boluntarioak eskatu zituzten komunikabideen bitartez eta egun gutxiko epean gainezka egin du web zerbitzuak, halako erantzun handia ezin irentsita. Proiektu honek izan duen erantzunaz eta egiten duten lanaz arituko gara Jon Sanchez laborategiko ordezkariarekin.
10:00etan ekingo dio magazinari Ainhara Zuazabeitiak. Hasteko, Joseba Laka adituak CES 2020 azokan aurkeztuko dituzten berrikuntza deigarrienen flashak ekarriko dizkigu. Jarraian, Endika Alaborten ekonomia tartea izango dugu, eta, ondoren, Australian au-pair arituta, itzuli berria den Libe Orrigain ezagutuko dugu. 11:00etan, Xabier Alberdik itsas-gizonen kontuak ekarriko dizkigu eta, horren ondotik, 'Biltzen' zerbitzua ezagutuko dugu, elkarbizitza eta kultur aniztasuna modu baikorrean lantzeko helburua duen Jaurlaritzaren zerbitzua.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 10 farmazia batuko dira urtarrilean GIBaren test lasterraren programara, eta horteako batean izango gara 12:00etan. Jarraian, kantaldia izango dugu Intza Unanue eta Aritz Pardinarekin.
07:00etatik 13:00etara zabalik izango da 'Faktoria'.