Kargatzen...
Itxi

Biltzen zerbitzua

'Ezagutzea beldurra astintzea da. Aniztasuna ondarea da'

'Biltzen' zerbitzuak euskal gizartea osatzen duten guztien arteko elkarbizitza eta kultur aniztasuna modu baikorrean kudeatzea du helburu. EAE-n atzerritik etorritako herritarrak ehuneko 10 dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailari atxikitako zerbitzua da Biltzen. Eragileei informazioa eta formazioa ematen die eta aholkuak ere bai.

Imanol Sancosmed eta Javier Perez, Biltzen zerbitzuko teknikariak izan ditugu faktoria saioan eta egiten duten lanaren berri eman digute. Argi dute biek, aniztasuna ondarea dela eta hildo horretan aniztasunaren alde positiboa azpimarratu nahi dute. Hori da euren lanaren ardatza. Urteen joanean asko ikasi dugula kontatu digute, hurbiletik ezagutzen ari garelako atzerritik guregana etorritakoak eta 'ezagutzak beldurrak astintzen dituela' nabarmendu dute.

Audioak (1)