Itxi

Aholab proiektua

'Ahalik eta lasterren martxan izango dugu ahotsak biltzeko programa'

Jon Sanchez, AHOLAB laborategiko kidea eta EHUko irakaslea, Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ahotsa galdu dutenentzat, 'ahots bankua' sortzen ari dira EHUko AHOLAB laborategian. Gaitzen bat tarteko, hitz egiteko gaitasuna galduko dutenek erabiltzeko moduko sistema izango da eta gaixo horren ahotsa gordetzeaz gain, euren ahotsa 'eman nahi duten' herritarrenak jasotzen ari dira. Baina, aurrikuspen guztiak gainditu ditu proiektuak. Gabonak aurretik ahotsak jasotzeko kanpaina hasi zuten eta twitter bidez zabaldu zen mezu batek, Espainiar Estatu mailan ezagun egin zuen ekimena. Gau bakar batean, gabon gauean, proiektu osorako jaso nahi zuten ahots kopurua hirukoiztu zuten. Web orria blokeatu eta ekarpenen atala geldiarazi dute baina, berehala martxan jartzekoak direla esan du Faktorian, AHOLAB laborategian ari den Jon Sanchezek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)