Kargatzen...
Itxi

Juan Carlos Unanua

`Kamioiekin zer egin pentsatu beharra dago 121-A-ren konponbidea bilatzeko´

Igantziko alkatea gaur bilduko da Bortzirietako gainontzeko alkateeekin premiazko neurriak adostu eta aldarrikatzeko. Hiru sindikatuak dio errua ez dela kamioi-gidariena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Igantziko alkate Juan Carlos Unanuak uste du kamioekin zer pentsatu aztertu behar dela 121-A errepidearen istripu maila altuari konponbidea jartzeko. 'Hor jarri behar da fokua', azpimarratu du 'Faktoria'n.

Aldiz, Hiruko Victor Galartza idazkari teknikoak argitu nahi izan du 'errua ez dela kamioi-gidariena' eta eurek zerbitzu publiko bat emateko erabiltzen dutela errepide hori. Bortziriak, Malerreka eta Baztango herritarrak oso arduratuta eta haserre daude asteburuan bi lagunen heriotza eragin duen istripuaren ondoren, horren erakusle Euskadi Irratiaren mikrofonoen aurrean hitz egin dutenen iritziak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)