Itxi

Sorotan Bele Gogoratuz

Herrietako Musika Bandekin arituko dira Gorka Sarriegi eta Urbil Artola

Hogeita hamar urte pasa dira Sorotan Bele taldea sortu zela. Urteurren hau gogoratzeko musika ekitaldiak egingo dira Euskal Herrian barrena, Xabier Zabalak horretarako egokitutako partiturekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Folk-rock estiloko musika joz hasi zen Sorotan Bele, pop-rockera hurbilduz hurrengo urteetan. 1990eko hamarkadan Euskal Herriko talde ezagunenetako batean bilakatu zen. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi, eta, bat-batean, beteta zuten udako agenda. 1993an atera zuten lehen diskoaren 20.000 ale saldu zituzten urtebetean, guztira 40.000 disko; urtebete geroago atera zuten bigarren lana, Mundu Egian, eta 1996an azkena, Jonen kezkak. Eta horrekin bukatu zen Sorotan Bele. Orain, 30 urte geroago, Xabier Zabalaren eskutik izango dugu berriz ere Sorotan Bele entzuteko aukera, berak prestatu baititu Musika Bandetarako partiturak. Taldeko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola ibiliko dira herriz herri, Sorotan Bele gogoratzeko ekitaldi hauetan. Gurean izan ditugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)