Itxi

Zanbrana Lagunkoia

Herritar nagusien alde egindako lana goraipatzeko saria Zanbranari

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emango dio saria gaur arratsaldean egingo duten ekitaldian, azken urte eta erdian egindako lanagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Herri txikia da Zanbrana, Arabako Añana eskualdean dagoena. 415 herritar ditu eta % 20ek 65 urte baino gehiago. Zanbranako Udala ohartu zen herritar helduenek bazutela kezka bat, eta diagnosia egin ondoren gizon-emakume helduei harreta pertsonalizatua ematen dien Ubikare enpresarekin jarri zen harremanetan. Hain zuzen ere enpresa honek Udalarekin elkarlanean egindako proiektuagatik jasoko du Zanbranak Lagunkoia Saria. Proiektuari buruz hitz egin dugu Ubikareko kudeatzaile Nerea Amenabarrekin 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)