Kargatzen...
Itxi

Gaizka Aranguren

“ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”

Estreinatu berri dute ETB1en 'Itxi Liburuak' saio berria, Gaizka Arangurenek gidatuta. Saioaren nondik norakoak kontatu dizkigu aurkezle nafarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Historia modu dibertigarrian ikasteko proposamena dakar Gaizka Aranguren kazetari, aurkezle eta Historia dibulgatzaileak Euskal Telebistaren programaziora, 'Itxi Liburuak' saioarekin. 'Faktoria'n kontatu digunez, lan-talde potente batek diseinatu du programa Norvegian eta Italian emititzen ari diren formatu batean oinarrituta, eta 'Euskal Herriko Historiako mugarri nagusi, esanguratsu edo adierazgarriak' azalduko dituzte ostegun gauero ETB1en.

Gai bakoitzaren inguruan informatu eta formatuko dute pertsona ezagun bat, hainbat adituren laguntzat. Eta, berhar bezala prestatuta dagoenean, pertsona horrek Historia klase bat emango du unibertsitatean. lehen saioan, Onintza Enbeita izango da irakaslea, eta Donostiako 1813ko suntsiketari buruzkoa izango da emango duen eskola.

Audioak (1)

Informazio gehiago (3)