N-121-A errepidea
'Lagundu, mesedez, beste inor ez dadin hil errepide horretan'
Mikel Manzano joan zen larunbatean N-121-A errepidean istripuz hil zen 21 urteko gaztearen gurasoak eta arreba izan ditugu 'Faktoria' saioan. Errepide horretarako konponbideak eskatu dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mikel Manzano donostiarra iragan astean hil zen Olaguen, auto istripuz. Mikel Manzano aita, Arantxa Altuna ama eta Naiara arreba etorri zaizkigu 'Faktoria' saiora, istripua izan eta egun gutxitara, hori izan delako euren erreakzioa: beroan mugitzea eta ahal duten guztia egitea errepide horri konponbidea aurkitzeko, beste inor ez dadin hil. Nafarroako Arartekoari gutuna idatzi diote eta N-121-A errepideak zeharkatzen dituen herrietako alkateei ere idatzi diete.
Berehala hartzeko moduko neurria ikusten dute, orain plastikoz estalita dauden bide-seinaleak bistaratzea. Belateko tuneletako obren garaian jarri zituzten seinale horiek, kamioien trafikoa arautzeko, txandaka egiteko, bikoitiak egun batzuetan eta bakoitiak besteetan.