Adolfo Arejita
'Aita Santu' beharrean hasiko al gara 'elizburu' erabiltzen?
Aitatasuna eta santutza aitortu barik, Erromako elizako arduradun nagusia izendatzeko beste aukera hori ematen du tradizioak, Adolfo Arejita euskaltzainaren arabera
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joan den astean Mikel Irizar Faktoriako solakideak bota zuen erronka. Benedicto eta Franciscoz ari ginen eta nola Robert Sarah kardinalak idatzitako liburuak bien arteko ideología diferentziak azaleratu dituen. Eta testuinguru horretan bota zuen Irizarrek euskaldunok zergaitik aitortu behar ote diogun ‘aitatasuna’ eta ‘santutza’ eliza katolikoaren buruari, bereziki, gainontzeko hizkuntzetan ‘papa’ edo ‘pope’ izendatzen dutela kontutan hartuta. Adolfo Arejitak tradiziotik tiraka proposatu du 'elizburu' erabiltzen hastea dela aukeretako bat.