Kargatzen...
Itxi

Ikertze

‘Ea aukera ematen diegun euren gaitasunak erakusteko’

Ikertze Kultur Elkartearen CECADI proiektua ezagutu dugu, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako ikus-entzunezko gaitasunak lantzeko zentroa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Proiektu aintzindaria da, Euskal Herrian eta espainiar estatuan ez dago  horrelakorik. Ikus-entzunezkoen alorrean formazioa ematen diete eta titulua eskuratzen dute, alor horretan lan egin dezaketela egiaztatzen duen titulua. Ikertzek urte askoko ibilbidea du, baina CECADI proiektu berri-berria dute.

Blanca Zaragueta Ikertze Kultur Elkarteko zuzendariak eta Olatz Lizarralde coach eta laguntzaileak argi esan digute, euren ikasleek dituzten gaitasunak agerikoak direla, baina horiek garatzeko eta erakusteko aukera eman behar diegula.

Eitb-ren Miramongo egoitzan  ibili dira azken egunetan, makillaje formazioa jasotzen eta bertan hitz egin du Faktoriak, Aitor, Julen, Lander, Ibon, Larraitz, Ritxar  eta Enrikerekin. Oso pozik dabiltza zine alorreko formazioa jasotzen eta martxoan egin behar duten film laburra prestatzen.

Adierazpen interesgarriak egin dituzte guztiek. Entzun!!!!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)