Hezkuntza eta emozioak
''Ikasleen emozioek berebiziko garrantzia dute errendimendu akademikoan''
Aitor Aritzeta EHUko irakasle eta Psikologiako doktoreak argi du ahalmen kognitiboak ez direla nahikoak, eta alde emozionala zaindu eta landu behar dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Tradizioz gaitasun kognitiboak lehenetsi dira ikasketa prozesuetan. Baina Aitor Aritzetak argi du: ikasleen motibazioak eta ongizate emozionalak pisu handiagoa dute ikasleen errendimendu akademikoan, ikasle horrek eduki dezaken memoriak baino. Erpin ezberdinetatik landu du gaia Psikologian doktoreak, eta hainbat libururen egilea da, Emozioak eta heziketa, Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak eta Sentituz izan sortzaile lanenak, besteak beste. Eta gaur 'Faktoria'n hori izan da azaldu diguna, zergatik den hain garrantzitsua emozioak ongi kudeatzea. Ume, nerabe edo gaztetxo horiek ongi badaude, errazago ariko dira eskolan ere.