Kaitin Allende
''Bizitzak sekulako oparia egin dit''
Kaitin Allende lankidea bakarrizketak egiten hasi dela jakin eta 'Faktoria'ra gonbidatu dugu. Jendaurreko lehen emanaldia Bilbon egin du, baina ez da bakarra izango. Umorea izan dugu ardatz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gasteizen, bakarrizketagile izateko ikastaroa egin du, eta jada ari da emanaldiak eskaintzen. “Artistak eta kazetariak” izenburua jarri dio bere lehen lanari; kazetari lanbideari buruzko eguneroko gorabeherez aritzen da. Jada bigarrena prestatu du: “Ama apartak”, umeak zaindu beharrean eguna patrikako telefonoari begira ematen duten amei kritika da.
'Faktoria' saioan bere emanaldi baten sarrera egin du, mokadutxoa eskaini digu.