Itxi

Eneko Andueza

''Zeinek apurtu du ituna, guk orain edo Irungo EAJk lehenago?''

Leer en Castellano

Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak leialtasun falta leporatu die jeltzaleei eta salatu du oposizio zakarrean ari direla Irunen, Lasarten eta Eibarren.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak leialtasun falta leporatu die jeltzaleei 'Faktoria'ko elkarrizketan, eta salatu du gobernu akordioetan sartu nahi izan ez duten herrietan "oposizio zakarra" egiten ari direla. Azaldu du, Irunen, udal taldearen zerga proposamenaren kontra bozkatu zuela EAJk, eta elkarlan akordioaren arabera ezin zuela proposamen hori oztopatu. Bide horretatik galdera egin du: '"Zeinek apurtu du ituna? orain guk? edo Irungo EAJk lehenago?". Alde horretatik, zilegitasun osoa eman dio Jose Antonio Santano alkateak Podemos eta EH Bildurekin hitzatutako aurrekontu akordioari.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)