Alazne Agirrezabalaga
Nolako txokolatea jan beharko genuke?
Gezur asko zabaltzen dituzte txokolatearen inguruan eta onuragarria den txokolatea zein den azaldu digu Alazne Agirrezabalaga dietista-nutrizionista eta entrenatzaile pertsonalak 'Faktoria' saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txokolatearen onurak asko direla esan ohi digute: gaixotasun batzuk ekiditeko balio duela, zentzumenak gehiago pizten dituela... Mezu horiek ez direla erabat egia esan digu Alazne Agirrezabalagak dietista-nutrizionista eta entrenatzaile pertsonalak 'Faktoria' saioan.
Azukre gehiegi izan ohi dute txokolate gehienek; horregatik, % 70 edota % 85etik gora kakao duten horiek erosi beharko genituzke. Zenbatero jan beharko genukeen, noiz komeni den jatea eta haurrei zein eman beharko geniekeen argitu digu Alazne Agirrezabalagak.