Itxi

Aingeru Epaltza

'Brian-en ama'

Monty Python umore talde britainiarreko kide Terry Jonesen heriotzaren haritik, 'Life Of Brian' filmak dakarzkion oroitzapenak ekarri ditu gaurko zutabera Aingeru Epaltza idazle nafarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Hogei urte nituen. Erran zidaten pelikula ona zela, baina ez zergatik. Gaia ere zein zen uste dut ez zidatela azaldu. Irri eginen nuela, hori seguru. Ez zait beti gertatzen, baina egun hartan fidatu nintzen neure informatzaileez. Zintzo-zintzo erosi nituen zine-aretorako txartelak, nirea eta neskarena . Filma hasi eta minutu batera loratua zitzaidan irribarrea. Irriz, minuturen bat geroago hasi nintzen irriz. Ajataka eta karkailaka eman nuen hurrengo ordu eta erdia. Hain modu eskandalugarrian aritu nintzen algaraka, nirekin etorritako lagunak hiru-lau aldiz mehatxatu baininduen, bertatik alde eginen zuela eta bakarrik utziko ninduela isiltzen ez banintzen. Monty Python talde britaniarraren lana zen, Terry Jones umoregile, idazle eta zinemagile galestarrak zuzendua".  Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)